Press "Enter" to skip to content

Bost eraztunen liburua: ura (1)

Bi Zeruetako borroka-artea

Bi Zeruetako borroka-artearen funtsak ura hartzen du oinarritzat, eta abantaila hartzeko modua lantzen du. Hori dela eta, uraren atala deitu diot, eta estilo horretako eskrimaz idazten dut orri hauetan.

Zaila da, gure burua den bezalakoa izanda, Bide honen alderdiak xehetasunez deskribatzea. Baina, hitzak zentzugabekoak direla eman arren, naturaltasunez antzeman beharko zenuke oinarri-oinarrian dakartena. Sakon hausnartu beharko zenuke liburu honetan idatzia dagoenaz, hitzez hitz, karakterrez karakter. Horretaz axolagabekeriaz pentsatzen baduzu, askotan aldenduko zara bidetik, segur aski. Borroka-arteen oinarriei dagokienez, toki askotan, beharbada, norbanakoen arteko lehia moduan azaltzen dira, baina oso garrantzitsua da zuk ulertzea oinarri hauek baliagarriak direla milaka lagunek osatutako armaden arteko borroketan ere, eta, beraz, zentzu zabalean betetzea oinarriak.

Bide honetan bereziki, zeozer gaizki ulertuz gero, edo pittin bat galduz gero, itxuraldatu eginen duzu. Soilik irakurriaz liburu hau ez duzu zeureganatuko borroka-arteen muina. Pentsa ezazu hemen idatzia dagoena, zuretako bakarrik dagoela idatzia, eta liburu hau irakurri, hartan trebatu edo hura imitatzeaz gain beste zerbait gehiago hartu beharko duzula kontuan, ongikoz. Aldiz, oinarri hauek kontuan hartu beharko zenituzke zure buruak berak aurkitu izan balitu bezala, eta ahalegin handiak egin beharko zenituzke zure gorputzaren zati bihurtzeko.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: