Press "Enter" to skip to content

Bost eraztunen liburua: Ura (5)

Bost posturak

Hauek dira bost posturak: altua, erdikoa, baxua, eskuinaldeko albokoa eta ezkerraldeko albokoa. Bost postura baditugu ere, guztiek daukate helburu bera: pertsona bat kolpe batez ebakitzea. Bost postura horiek besterik ez dago. Berdin dio zein postura hartzen duzun; ez duzu posturan pentsatu behar, aurkaria hil behar duzula pentsatu behar duzu.

Postura bat zabala den edo ez alde batera utzirik, egoerari aurre egiteko eta abantaila hartzeko egokia izan beharko litzateke. Altua, erdikoa eta baxua gorputzaren posturak dira; alboko bi posturak, berriz, erraz eta aske mugitzeko posturak dira. Ezkerreko eta eskuineko posturak erabiltzen dira norberaren gainean eta alboetan dagoen aldea aztertzeko. Jakin beharko zenuke erabiltzeko modukoak diren edo ez, egoeraren arabera. Era berean, jakin beharko zenuke Bide honetan esaten dela erdiko postura onena dela. Postura bat hartzeko momentuan, helburu nagusia litzateke hartzea erdiko postura. Begiratu borroka-arteei armada handi bat balira bezala. Erdiko postura agintean dagoen jeneralaren aulkia bezalakoa da, eta beste lau posturak atzetik heldu dira. Sakon landu behar da hau guztia.

“Ezpataren Bidea” izenekoa

“Ezpataren Bidea ezagutzeak” esan nahi du ulertzen duzula egiten ari zarena, eta ezpata erabil dezakezula murrizketarik gabe, nahiz eta soilik bi hatz erabilita maneiatu normalean ezpata (katana) deitzen dudan hori. Ezpataren Bidearen kontra zoaz hura abiaduraz erabiltzen saiatzen bazara, eta nekez astinduko duzu. Lasaiki erabiltzen duzun heinean, erabiliko duzu hura ongi. Uste baduzu abaniko bat edo laban bat erabiliko zenukeen abiadura berberaz erabili behar duzula ezpata, ez duzu ezpataren Bidearekin bat eginen, eta nekez astinduko duzu hura. Ezin izanen duzu, ezpata erabilita, pertsona bat kolpe bakar batez ebaki, horretarako saiatzen bazara laban-ebaki bat ematen. Beheraka jo baduzu zure ezpataz, altxa ezazu modu erraz batez; alde batera jotzeko erabili baduzu hura, eraman ezazu atzera beste aldera modu erraz batez. Baina kasu guztietan luza ezazu erabat zure ukondoa, eta egin balantzaka indarrez. Hauxe da ezpataren Bidea.

Ikasten buduzu erabiltzen nire borroka-artearen bost teknika edo postura, zure ezpataren Bidea zuzena izanen da, eta ongi erabiliko duzu hura. Sakon landu behar duzu hau guztia

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: