Press "Enter" to skip to content

Bost eraztunen liburua: Ura (6)

Oinarrizko bost tekniketako lehenaz

Erdiko postura da lehena, non ezpataren punta aurkariaren aurpegi aldera zuzentzen den. Aurkariarekin topo egiten baduzu, eta eraso egiten badizu ezpata erabilita, desbidera ezazu haren ezpata eskuin aldera. Berriz eraso egiten badizu, egin iezaiozu zuk eraso halako moldez non haren ezpataren punta gorantz begira geratuko baita, eta utzi zure ezpata, beherantz baskulatu baita, justu posizio horretan. Zure aurkariak berriz eraso egiten badizu, kolpatu haren eskuetan, azpitik (behetik??). Hauxe da lehen oinarrizko teknika.

Nekez ulertuko dituzu oinarrizko bost teknika hauek, bakar-bakarrik hemen idatzia dagoena irakurrita. Oinarrizko bost teknika hauek ulertzeko, zeure eskuak erabilita entrenatu beharko duzu ezpataren Bidean. Ezpata erabiltzeko bost modu hauek ikasita, nire ezpataren Bidea ezagutuko duzu, eta ulertu ahal izanen duzu aurkariaren ezpata, edozein modutan eraso egiten dizula ere. Horregatik erakusten ari natzaizu bi ezpatako eskriman bost postura hauek besterik ez dagoela. Praktikan jarri beharko zenituzke.

Oinarrizko bigarren teknikaz

Bigarren teknika honetan postura altua hartuko duzu, eta arerioak zuri eraso egiten dizun une berean eginen diozu zuk ere eraso. Arerioa jotzen saiatzen bazara baina huts egiten baduzu, utzi zure ezpata bere horretan, eta hura berriz zuri eraso egiten saiatzen denean, egin iezaiozu eraso zure ezpatarekin behetik gora kolpatzen atzera berriz. Gauza bera izanen da hori, kolpe desberdin batez.

Badago jarrera mental eta erritmo bat baino gehiago hartzeko oinarrizko bost postura hauen barruan; halere, praktika ezazu estilo hau bere esparruan eta xehetasunez ezagutuko dituzu ezpataren bost Bideak, eta edozein egoeratan irabazteko gauza izanen zara. Praktikan jarri beharko zenuke hau guztia.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: